Arnaldo Otegi: «Bakearen etsaiek ez dute Euskal Herrian irabaziko»

Egun hauetan iritsi diren sententzien harira (Epaitegi Konstituzionalak Parot dotrinaz eman duena eta gure kasuaz atera berri dena), gure Euskal Herri zaharrak bizi duen egoera politikoa analizatzerakoan ahaztu ezin diren erreflexio batzuk zuenganatu nahi ditugu.

a) Lehenik eta behin esan, egun hauetan zenbait politikok Botere Judizialaren
independentziaz (OCDEk 64. postuan jartzen duena, Irango eta Egiptokoaren artean) eta Zuzenbide Estatuaz erabiliko duten gezur-jarioaren aurrean, guk datu ziur bat emango dizuegula: orain dela aste batzuk, hilabete baino gehiago, gure informazio-iturriek (11M delakoaz informatu nindutenak barne) zehaztasun ia milimetrikoz adierazi ziguten zein izango zen Parot dotrina dela-eta erabiliko zuten irizpidea... baita Bateragune deitu duten auzian sententzia zein izango zen eta noiz emango zen ere. Argi dago, beraz. Konstatazio honek gure duda guztiak erabat baztertzen ditu eta argi uzten du independentismoarekin lotura duten ebazpen judizial guztiak irizpide politikoetan oinarriturik ematen direla.

Eraikuntza nazionala eta eraldaketa soziala bultzatzeko, akordio bat sinatu dute ezkerreko alderdi abertzaleek

Euskal Herriaren «eraikuntza nazionala eta eraldaketa soziala» bultzatzeko, elkar hartuta arituko dira aurrerantzean ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba eta AB. Orain arte egin dituzten eginahalak sendotu eta eraginkor bihurtu nahi dituzte, eta, horretarako, estrategia bateratu bat adostu dute, bost helburu zehatz eskuratzen saiatzeko, eta beste horrenbeste printzipiotan oinarrituko dira. Elkarlan iraunkorra izateko konpromisoa hartu dute: «Gure borondate politikoaren erakusle, gure engaiamendua adierazi nahi diogu euskal gizarteari, nazio estrategia baterantz, elkarlana eta elkarrizketa bidelagun eta zutabe izanik».

Ekitaldi solemnea egin zuten bost alderdietako kideek atzo Irunen, Ficoba erakustazokan. Euskaraz, gazteleraz eta frantsesez irakurri zuten akordioaren edukiak jasotzen dituen testua, eta gero, bi dantzarik gidatuta, banan-banan sinatu zuten ituna alderdi bakoitzeko bi ordezkarik: ezker abertzaleko Rufi Etxeberriak eta Anita Lopepek, Aralarreko Patxi Zabaletak eta Rebeka Uberak, EAko Pello Urizarrek eta Miren Urrestietak, Alternatibako Oskar Matutek eta Amaia Agirresarobek eta ABko Peio Etxebarri-Aintziartek eta Mertxe Colinak.

Horiez gain, beste berrehun bat lagun ere bildu ziren. Han ziren, esate baterako, ezker abertzaleko Joseba Permach, Jone Goirizelaia, Karmelo Landa, Pernando Barrena, Tasio Erkizia, Eugenio Etxebeste eta Itziar Aizpurua, EAko Ikerne Badiola, Unai Ziarreta eta Maiorga Ramirez, Aralarreko Dani Maeztu, Julen Madariaga eta Txentxo Jimenez, ABko Jakes Borthairu eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano.

Bost alderdiek ontzat jo dituzte «Euskal Herrian gertatu diren aldaketa sakonak eta zabaltzen ari den fase politiko berria». Horri gisa berean erantzuteko asmoz metatuko dituzte indarrak, «gatazka politikoa konpontzeko eta eraikuntza nazionala zein eraldaketa soziala bultzatzeko unea» dela uste baitute. «Herritar eta langileriaren eskubide sozial eta laboralak amaitu nahi dituen krisia» iraultzeko garaia ere iritsi dela uste dute bost alderdiek, eta konbentzituta daude ekarpen egokia egin dezaketela bide horretan.

www.berria.info


La unidad abertzale y de izquierdas da otro paso superando fronteras

Cinco objetivos y cinco principios comunes para otras tantas fuerzas políticas abertzales y de izquierda. La defensa de Euskal Herria y su construcción, el logro de la paz y los derechos, el impulso a un modelo económico soberano, justo y ecológico y la oficialidad del euskara marcan la hoja de ruta que compartirán en lo sucesivo la izquierda abertzale, EA, Aralar, AB y Alternatiba. Una unidad de acción estratégica y nacional que supera muchos años de distanciamiento.

gara.net

Salbuespen poliziala Euskal Herrian

Azken egunak ez dira bat ere samurrak izaten ari euskal jendartearentzat. Ez dugu buru bihotzetatik kentzen, ez dugu kendu nahi Ertzain amorratuen armen bidez eraildako Iñigo Cabacas gaztea.

Herritarron begietan argi dago zein den honen guztiaren erruduna, milaka garelako polizien oldarraldiak sufritu ditugun pertsonak, asko garelako euskal labelarekin saldu nahi izan ziguten polizia horren benetako helburua jasan behar izan dugunak. Bai, urte luzetako saiakera egin dute PNV eta PSEk Ertzaintza disidentzia politikoaren eta herri mugimenduen kontrako errepresioan trebaturiko “polizia integralean” bihurtzeko. Urte luzez, gizarteko sektore jakin baten aurka “denak balio duenaren” lemapean aritu dira.Eta aspaldi da ez dakiguna nork babestu gaitzakeen poliziaren jazarraldietatik; zigilu legala daramate haien erasoek, onespen legala aitortu zaie herritarrak jipoitu eta hala suertatzen bada, erailtzeko. Inpunitatea polizien alde dagoen lege araua da.

Hau guztia ez dator bat gure herria bizitzen ari den une politiko itxaropentsuarekin. Ezker Abertzalea eta beste hainbat erakunde zein eragile, herri aske eta burujabearen aldeko indar bilketan sartuta gaude buru belarri. Herri honetan bizi eta lan egiten dugunok badakigulako zer garen, eta batez ere, zer nahi dugun izan: Euskal Herria, letra larriekin, hori dugu helburu, ez besterik. Argi daukagu ere zer ez dugun nahi, ondo asko dakigu egungo Ertzaintza eta bestelako polizien azken helburua gaur egungo zapalkuntza egoera dagoenean mantentzea dela, etorri badatozen sakoneko aldaketak geldiarazi nahi eta behar dituztelako. Horretarako trebatu dituzte, gure herriaren kateak babesteko diseinatuak daude, eta gu, ordea, kate horiek apurtu eta etorkizuna aske erabakitzearekin egiten dugu amets.

Horrela, Polizia eredua oinarritik aldatu behar dela deritzogu. Horretarako, besteak beste, Euskal Herrian jarduten duten indar polizial ezberdinek gomazko piloten moduko material arriskutsuak erabiltzeari utzi behar diote eta era berean, Ertzaintzaren Brigada Mugikorraren moduan jardun errepresibora bideratuko Foruzaingoa, Polizia Nazionala eta Guardia Zibilaren talde bereziak disolbatuak izan behar dute. Ez dago beste modurik.

Bestalde, nazka-nazka eginda gaude poliziaren turnoko arduradun politikoen gezur, faltsukeri eta inpunitatearekin. Zer gertatu behar da herri honetan arduradun politiko batek bere dimisioa aurkezteko? Zenbat hildako eragin behar dituzte Ertzaintzaren gerrarako armek Rodolfo Ares barne sailburua dagoen lekutik kentzeko? Noiz arte itxaron behako dugu poliziaren buru gorenak Iñigo Cabacasen erailketan bere arduna onartu eta herritar guztiok jakin badakiguna onartzeko? Nahikoa da, Ares jauna, kendu zaitez herri honen bidetik, jarri zaitez bazterrean, zu bezalako beste hainbaten moduan, eta gure oroimenaren azken txokoan gordeko zaitugu: herritarrak jipoitu eta erail dituen poliziaren arduradun moduan, hori baino ez baitzara.

Herri honen etorkizuna zapuztu nahi duzuenok jakin ezazue behingoz, bidean gaudela, geroz eta gehiago garela. Herri honetan ibili dabilen askatasun haizea ez da gomazko pilotekin geldiarazten. Eta zuri, hau irakurtzen ari zaren horri, bil gaitezen, egin dezagun aurrera; zabaldu ditzagun oihalak eta konpromisoak. Etorkizuna gurea da.

Bizkaian, 2012ko apirilaren 19an.
Bizkaiko ezker abertzalea

Euskal Herria: excepcionalidad policial

Estos últimos días están resultando muy duros para la sociedad vasca. No podemos y no queremos borrar de nuestra cabeza ni de nuestros corazones el recuerdo de Iñigo Cabacas, el joven asesinado por las armas de la Ertzaintza.

A los ojos de la ciudadanía está muy claro quién es el culpable de todo ello, pues somos miles las personas que hemos sufrido la violencia policial y hemos padecido las consecuencias del verdadero objetivo que persigue esa policía que en su día nos quisieron vender con label vasco. El PNV y el PSE se han esforzado durante años para que la Ertzaintza fuese una “policía integral”, especializada en la represión de la disidencia política y los movimientos populares. Durante largos años la Ertzaintza ha actuado bajo el lema del “todo vale” contra un determinado sector de la sociedad. Y hace ya mucho tiempo que no sabemos
quién nos puede proteger de las agresiones policiales. Sus ataques tienen sello legal, cuentan con la aprobación de la ley para apalear e incluso para matar. La impunidad es la norma legal que protege a la policía.

Todo ello va en la dirección contraria al momento político esperanzador que vive nuestro pueblo. La Izquierda Abertzale y otras organizaciones y agentes estamos inmersos de lleno en la tarea de aunar fuerzas a favor de un pueblo libre y soberano, porque las personas que vivimos y trabajamos en este pueblo sabemos muy bien qué somos y, sobre todo, qué queremos ser: Euskal Herria, con mayúsculas. Esa y no otra es nuestra meta. También tenemos muy claro qué es lo que no queremos, sabemos muy bien que el objetivo final de la Ertzaintza y del resto de cuerpos policiales es prolongar la actual situación represiva,pues desean y necesitan impedir los profundos cambios que se avecinan. Para ello les han adiestrado,
están diseñados para mantener las cadenas que atan a nuestro pueblo. Nosotros y nosotras, por el contrario, queremos romper esas cadenas, soñamos con poder decidir libremente nuestro futuro.

Así pues, consideramos que es imprescindible cambiar de raíz el modelo de policía. Para ello, entre otras cosas, las diferentes fuerzas policiales que operan en Euskal Herria tienen que dejar de utilizar materiales altamente peligrosos como las pelotas de goma. Así mismo, las unidades especiales destinadas a tareas represivas, como la Brigada Móvil de la Ertzaintza o las unidades especiales de la Policía Foral, Policía Nacional o Guardia Civil, han de ser disueltas. No hay otra salida.

Por otra parte, estamos hartos de las mentiras, falsedades e impunidad de los responsables policiales de turno. ¿Qué tiene que suceder en este pueblo para que un responsable político presente su dimisión? ¿Cuántas muertes tienen que provocar las armas de guerra de la Ertzaintza para que el Consejero de Interior Rodolfo Ares sea retirado de su cargo? ¿Hasta cuándo tendremos que esperar para que el jefe máximo de la Ertzaintza asuma su responsabilidad en el asesinato de Iñigo Cabacas y admita lo que toda la ciudadanía sabemos? Ya basta, señor Ares, hágase a un lado, apártese del camino de este pueblo, al igual
que deberían hacer otros muchos como usted. Siempre le recordaremos como el responsable de la policía que ha apaleado e incluso provocado la muerte a tantas personas.

Sabed todos los que queréis arruinar el futuro de este pueblo que estamos en el camino, que somos cada vez más. El viento de libertad que recorre este pueblo no se puede detener con pelotas de goma. Y a ti que estás leyendo estás líneas te animamos a aunar fuerzas y continuar avanzando. Despleguemos las velas, extendamos el compromiso. El futuro es nuestro.

Bizkaia, 19 de abril de 2012.
Bizkaiko Ezker Abertzalea


aiaraldeak independentzia!

Aiaraldeko independentistok datorren igandean Iruñean ospatuko den Aberri Egunerako deialdia egin dugu, gaur apirilak bat, Urduñako Foru plazan.

Aurtengo Aberri Eguna, gaztelar eta aragoar armadek Nafarroako erresumari eginiko erasoaren bostgarren mendeurrenak markatzen du; euskaldunok, urteetan, borrokatzen dihardugu gure izateari eusteko, herri gisa bizi irauteko. Guztiok batu eta gure herriaren jabe izateko pausoak emateko unea iritsi da.

Historiak emaniko ikasgairik garrantzitsuena etorkizuna, egunez egun eraikitzen dela izan delakoan gaude. Guk, zuek, nik edo zuk gaur egindakoaren arabera, idatziko da etorkizunean historia.

Gauzak horrela, gaur ereindakoa bihar loratu dadin, datorren igandean Independentista sareak Iruñean antolaturiko ospakizunetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu eta, baita ere, egun horretan balkoietan ikurriña eskegitzeko ere.

Las y los independentistas de Aiaraldea, hemos realizado un llamamiento hoy, uno de abril, en la Foru Plaza de Urduña para el Aberri Eguna que se celebrará el próximo domingo en Iruñea.

Este año, la celebración del Aberri Eguna estará marcada por el quinto centenario de la invasión perpetrada por las tropas castellanas y aragonesas contra el reino de Navarra; las vascas y los vascos, durante años, hemos luchado por presenvar nuestra identidad, para subsistir como pueblo. Ha llegado el momento para unirnos y dar pasos por la soberanía.

La lección más importante que nos da la historia es que el futuro se construye día a día. Con el trabajo diario escribiremos el futuro.

Así las cosas, para ver florecer lo que hoy hemos sembrado, hacemos un llamamiento para participar en las celebraciones que la red Independentistak ha organizado en Iruñea el próximo domingo, y asimismo, animamos a la gente también a poner la ikurriña en el balcón durante esa jornada.